Archive for the ‘Euskera’ Category

Traducción del castellano a Euskera, idioma de Euskal Herria (País Vasco)
por Jonatan Pallacan.
Fuente: http://www.mapuexpress.org/?p=8103

Fuerzas especiales de la pdi en allanamiento

Araucanian egidako zenbait polizia-operatibo direla eta, hamaika Maputxe atxilotu dituzte. Denak 2013ko urtarrilean egondako sutea eta Werner Luchsinger eta Vivianne Mackay senar-emaztearen heriotzaren errudunak omen direlako atxilotuak izan dira.

Informazioa Radio Bio-Biok argitara eman zuen, eta bertan esaten du PDIren operazioa Cristian Paredesek (eskualdeko fiskala) buru izan zuela eta Brigada de Reacción Táctica de la Región Metropolitanaren laguntza izan zuela.

Prozedura aspalditik planifikatuta zegoen poliziaren (Policia de Investigaciones, PDI) eta Fiskaltzaren aldetik, hala ere jardunbideak sutea gertatu zen unean, beste toki batzuetan zeuden pertsonen atxiloketa ekarri du, gertakari hau frogatu daiteke.

Eraso su-eragile honengatik, atxilotu eta zigortu bakarra momentura arte Celestino Cordova Matxia da, non 18 urteko kartzel-zigorra betetzen duen sutea eta senar-emaztearen hilketagatik.

Linconao Matxiaren kasua Matxiak behin baino gehiagotan sufritu ditu gisa honetako pertsekuzioak. 2013ko urtarrilean, etxean indarrez sartze baten ostean, Francisca Linconao Huircapan Matxiak, gaur egun arte min handia ematen dion irain bat jasan zuen; atxilotu eta gero eta komisariara eraman ostean bere jantzi tradizionala erantzi zioten.

“Atxilotu ninduten, biolentzia zela medio, etxean, hiru urteko iloba aurrean zela. Eskuburdinak jarrita komisariara eraman ninduten eta jantzia erantziarazi zidaten. Ni Matxia naiz, nire lof-eko (komunitateko) autoritate tradizionala, Maputxe herriko autoritate bat. Horren ondoren kontsultategira eskuburdinekin eraman ninduten lesioak egiaztatzera. Komunikabideetan publikoki ikusgai jarri ninduten, nire duintasuna minduz”, dio.

Gertakariak Luschinger Mackay familiak jasandako atentatuaren ostean pasatu ziren. Carabineroek bere etxea indarrez hartu zuten armen edo errudunen bila. Operatibo bortitzean poliziak zergatik atxilotzen zuten esan gabe eraman zuten. Hurrengo egunean, gaua atxilotua pasa ostean, poliziak bere etxean arma bat aurkitu zuela adierazi zioten.

“Eraman nindutenean, laguntzeko besterik ez zidaten esan. Bost Carabinerok indarrez hartu ninduten. Egun horretan, leiho batean zegoen aizto bat eraman zutela banekien, irin zaku bat irekitzeko erabili genuena hain zuzen. Hurrengo egunean armarena esan zuten”.

Linconao absolbitua izan zen eta estatua auzitara eramatea erabaki zuen, epaia bere alde agertu zen, fiskoak 30 milioi peso ordaindu behar izan zion. Komunikabideetan Luschinger Mackay senar-emazteen inguruan agertu diren berriek bitxiki beste atxiloketa batzuk ekarri ditu.

Werken.cl-ek argitaratu zuenez,” Goizaldean zehar ERTA-k PDI-ren laguntzaz eta Paredes Fiskalaren ardurapean Tres Cerro eta Rahue komunitateen bortxatzea burutu zuen. Honen ondorioz 11 komunero Maputxe atxilotuak izan ziren, euren artean Francisca Linconao Matxia. Txileko gobernuak adierazi zuen kereila bat ezarriko diela atxilotuei sutea eragiteagatik eta Lugchinger Makay latifundista anti Maputxeen heriotza eragiteagatik”, honez gain werken.cl-k adierazi zuen: “beste muntai polizial baten aurrean aurkitzen gara, beti gure jendea (Maputxe) hil eta atxilotu nahiean dabiltza, bere eskubideen eta lurraldeen alde borrokatzen ari dena hain zuzen.”

Esateko dago Luchsinger eta Mackay familien arteko gatazka anitzetan ez direla agerian lotu kolpeak, auto harrapaketak eta eztabaidak, ez dira inolako ikerketarik abian jarri.

Ikusi argazkiak eta oharrak hemen

Traducción del castellano a Euskera, idioma de Euskal Herria (País Vasco) por Jonatan Pallacan

Fuente: http://www.eldesconcierto.cl/santiago-no-es-chile/2015/11/23/la-cruda-violencia-policial-contra-los-ninos-mapuche/

Balinekin zauritak, gas negar-eragileak botatzea, itaunketa ilegalak eskoletan egitea, bahiketak eta torturak ere; hauek dira ume Mapucheak pairatzen dutena Carabineroen aldetik eta zenbait erakundek salatzen ari direna.

Greta di Girolamok idatzia

 

nic3b1o-mapuche

Mijael Carbonek zortzi urte besterik zituenean Carabineroek aiton-amonak atxilotuak zeramatelako patruila polizial baten atzetik etsita korrika joan zen, eurekin bizi zen Temucuicui komunitatean. Bi persona hauek, Mijaelen aiton-amonak, lur itzultzeen alde ari ziren borrokan, gatazka indarrean dago oraindik.

Egun horretan Mijael, Carabineroek inolako azalpenik eman gabe, etxera bakarrik bueltatu behar izan zen komunitateko kideak iritsi bitartean eta zer pasatu zen azaldu zioten arte ez zuer ezer ulertzen. Gertakaria atzo gertatu balitz legez oroitzen du; horrek Alianza Territorial Mapuche (ATM) erakundearen buru izatea inspiratu zuen.

ATMek Nazio Mapucheen eskubideen alde borrokan dihardu, baina umeen eskubideen alde arduratzen da batik bat, Mijaelek jasandako egoerak sahiesteko eta gertatuz gero umeak laguntzeko. “Une honetan ume Mapucheak jasatzen duten egoera antzekoa bizi izan nuen, posibilitate bako egoera, eskubide barik, nagusikeria, lurraldearen txikitzea. Makina bat egoera non ume Mapuche bat ez den modu hoberenean hezten”, dio Mijael Carbonek, gaur 27 urterekin.

Egungo egoera ez da bera txikia zenaren hain desberdina. Presentzia militarrik lurraldean ez dagoen arren, buruari ikustea tokatu zaion zerbait, indarkeri poliziala adingabeko Mapucheen aurka egon badagoela ukaezina da.Lurren aldarrikapenen testuinguruan, ume batzuk poliziaren basakeria zuzenean pairatu dute, Carabineroek beraien familia zelan atxilotu eta kolpatu dituzten ikusiz. “Polizia komunitatera indarrez sartzen denean agresibitate maila harrigarria da, Carabineroen irudiak mutil koskorrak kolpatzen edota ama bat kolpatzen umea besoetan duelarik gutxitan lortu ditugu. Etxea gas negar-egilez beterik egotea eta lasterka kanpora irten beharra egotea itotzen zarelako edo aita perdigoiez beterik eta odoletan dagoela ikusteak asko hunkitzen ditu umeak baita edozein persona nagusi ere”, dio Mijael Carbonek.

Egoera hau salatzeko asmoz, orain dela bi aste ATMk, Centro por la Justicia y el Derecho Internacional-ek (Cejil) eta Fundación Apoyo a la Niñez y sus Derechos-ek (Anide) Washingtonen aurkezpena egin zuten Giza Eskubideen Erakunde Internazioanalean eta bertan 73 umeren kontrako eginiko akzio polizialen bortizkeriak erakutsi zuten, denak ume eta nerabe Mapucheak. Aurkezpenean bertan, Mijael Carbone, Manuela Royo eta Juliana Bravo abokatuekin batera bideo latz bat erakutsi zuten (beherago ikusgai dago); irudietan umeak odoleztatuak agertzen dira, hanketan balinen tiroen ondorioz zauriak ikus daitezke baita ubeldurak ere.

Bideo:Pulof Ediatorial

Aurkezpen berean Juliana Bravok esku hartu zuen, Cejil-en abokatua, bera komentatutako arazoari segimentua egiteko batzordeari egin zitzaion eskaeraren parte izan zen. “Biztanleri ahula da, ez bakarrik umeak direlako, indigenak direlako baizik. Baldintza bi hauek nahasten dira, populazio klase hauetan estatuak betekizun batzuk ditu umeen eskubideak babesteko eta ez du egiten”, adierazten du Bravok erakundeak Argentinan duen egoitzatik eldesconcierto.cl-rekin izandako elkarrizketan.

Gertakariak ez dira berriak, 2011an mota honetako kasuengatik hiru erakundek demanda bat aurkeztu zuten Txileren aurka Corte Interamericana de Derechos Humanos-en. Une hartan Infancia y Juventud de Chile GKE-ak adingabeko Mapucheen kontra gas negar-eragilea botatzea, galdeketa ilegalak eskoletan egitea, bahiketak eta torturen presentzia salatu zuen. Estatu Txilenoak demandaren ondorioz Lege Antiterrorista umeei ez ezartzeko konpromisoa hartu zuen.

Egoera aldiz ez da asko hobetu. Instituto Nacional de Derechos Humanos-ek babes eskeko errekurtsoak jarri dituen arren. 2012an erakundeak Carabineros de Chile salatu zuen 4 adingabekori perdigoiekin tiro egiteagatik Collipulliko Hospitalean komunero batzuei lesioak egiaztatzen ari zitzaien bitartean. 2014ean poliziak autobus eskolar bati bidea moztu zion euren ibilgailu blindatuekin, gertakizuna ahaldunen artean nahigabe ikaragarria sortu zuen eta horrek gas negar-eragileen erabilera ekarri zuen 11 ume zuarituz. Urte berean, utzarazte bat dela eta, hamar urteko neskato bat eta 12 urteko mutiko bat “prozedura polizia grabatu zuten, grabaketan ikusi ahal da Carabineroek umeengana izandako indarkeriazko tratuak, lurrera botatzera behartzen eta aipatutako tresnak ematera. Baldintza horietan umeak eskuburdinatuak izan ziren eta forgoira eraman zituzten” INDH-ren dokumentuak adierazten duenez.

Instituzioaren urteko txostenean, 2015ko hasieran argitaratua, irakur daiteke: “eskubideen urraketak –partikularki Mapuche ume eta nerabeetan- Carabineroen gehiegizko indarraren erabileragatik urtean zehar mantendu egin da INDH-k agindutako patroiari kasurik egin gabe. INDH-k bere kezka Comité de los Derechos del Niño-ri adierazi zion. Komiteak dokumentu bat atera zuen eta bertan ondorengoa aditzera eman zuen: “Komitea oso kezkatuta dago desberdintasun egoeragatik, diskriminazazioagatik eta ume indegenen aurka egiten den indarkeriagatik, bereziki Mapuche haurrengan”.

Juliana Bravok (Cejil) azaltzen duenez, “zirkunstantzia honen aurrean esan ume Mapucheekiko diskriminazioa existitzen dela. Gure buruari egiten genion galdera bat zen zer gertatuko litzateke Txilen, gizartean,komunikabideetan, Santiagoko eskola batean polizia gas negar-eragilearekin sartuko balitz Txileko eskoletan ume Mapucheekin pasatzen den bezala. Ezin dezakegu esan gertatzen dena Mapucheak direlako pasatzen dela, baina zentzu honetan ebaluaketa sakon bat egiten bada egon badagoela esan ahal da”.

Eldesconcierto.cl-k Karabineroei gertakariei buruz galdetutakoan, erantzuna emateko denbora behar zutela argudiatu zuten. Gobernuari dagokionez, Estela Ortizek, Haurren Batzordeko Zuzendaria, esan zuenez “Barne Ministerioarekin akordio batera iritsi gara neurrigabeko indarra erabiltzen denean eta Carabinero bat zigortua lotzen denean segituan bajan emateko, hilabete gutzxi arte hau ez zen gertatzen. Horretaz aparte, aditu indigenekin lan-mahai bat eduki dugu. Egoera larriak daude non erantzule egin behar garen”.

Amorruarekin hazi

“Zeuen gurasoen urratsak jarraitzen badituzue, guztiak hilko zaituztegu”, bederatzi urteko ume bat Carabinero baten ahotik entzun zuena.

Mota honetako mehatxuak, Mijael Carboneren arabera, eguneroko ogia da. “Mapucheak gurasoen alboan hezten gara, horregatik zer egiten duten, zer esaten duten eta zer gertatzen den ikusten hazten gara. Txikia nintzenean ahalik eta lasterren koskortu egin nahi nuen ni eta nire ingurukoak defendatu ahal izateko. Egungo umeak polizien indarrez sartzeak ikusten hazten dira, Carabineroen aldetik inolako argibiderik eman gabe, hortaz amorruz beterik hazitako haurtzaro Mapuche bat dago eta ez dugu gura umeak gorroto honekin haztea”, ATM-ko buruak adierazten du.

Bere bederatzi urteko alabari ere hainbat indarrez sartze bizitzea tokatu zaio baita erasoak gas negar-eragileekin eskolan zegoen bitartean ere.  Bera alaba bezala, badaude beste zenbait ume mesfidantza diotenak uniforme berdedunak janzten dituztenei. Hau ekiditzeko erakundea pintura tailerrak, pailazoak, kontu kontalariak, mapudungun klaseak eta beste aktibitate batzuk burutzen ari da adingabekoak haurtzaroaz gozatu ahal izateko eta txipa aldatu ahal izateko. “Haurtzaroa izan dezaten nahi dugu, guk izan ez dugun haurtzaroa. Gu horrekin hazi gara eta ez dugu nahi gure umeak arazo berberarekin hazten jarraitzea. Eurak babesteko koskortu gara eta gauza bera gerta ez dadin ekiditeko. Hau aldatzea nahi dugu”, dio Mijael Carbonek.

Bere ikuspuntutik aldaketa gauzatzea ez da erreza, Txileko Estatua eta Nazio Mapuchea gatazka konpondu ezean ume eta nerabe indijenen eskubideen urratzea segituko du: “Estatuak komunitateekin zuzeneko hizketa egiten ez duen bitartean eta komunitateen eskaerei kasurik egiten ez dien bitartean, eskubideak, ez umeena bakarrik, pertsonena baizik, Mapuche lurretan urratuko dira”.

Traducción del castellano a Euskera, idioma de Euskal Herria (País Vasco) por Jonatan Pallacan

Fuente: http://werken.cl/once-detenidos-y-un-mapuche-grave-tras-ser-baleado-por-carabinero-en-predio-de-forestal-cautin/

LOS SAUCES/ 9 mm-ko hainbat balek lonko bat zauritu dute eta beste 11 komunero Mapuche atxilotuak suertatu dira poliziak eginiko irtenarazte bat dela eta. Mapucheak Forestal Cautinek usurpatutako lurren kontrola berreskuratzen ari ziren momentu horretan.

www.werken.cl –ek bildu duen informazioaren arabera, azaroaren 12an goiz partean, Chileko Carabineroen GOPE sailak kontingente handi bat bidali zuen Jose Nahuelpi komunitatera. Carabineroen asmoa bertan lurrak errekuperatzen ari ziren komuneroak bertatik botatzea zen.

Eraso honen aurrean Mapucheek desalojoari aurre egin zioten, lur hauek betidanik bereak izan dira, eta honen ondorioz poliziak Mapuche familiei tiro egin zien, momentura arte Mapuche bat tiro bategatik larriki zaurituta dago eta beste 11 komunero atxilotuta daude.

Eremua poliziaz beterik dago momentu honetan, kontrol zehatzak Los Sauces herriko sarbide guztietan ikus daitezke, esan beharra dago egoera larri hau Alex Lemun Mapuche gaztearen hilketa oroitzen den egunetan suertatzen dela.

Emilio Antipan lonkoa Temucoko hospitalera larri daramate. Poliziak dioenez pairatu dituen kolpeen ondorioz zaurituta daramate hospitalera, hala ere komunitatetik diote bala bat gorputzean duela esaten dute.