Mapuche umeen kontrako indarkeri poliziala

Publicado: 5 diciembre 2015 en Chile, Euskal Herria (País Vasco), Euskera, Uncategorized, Wallmapu

Traducción del castellano a Euskera, idioma de Euskal Herria (País Vasco) por Jonatan Pallacan

Fuente: http://www.eldesconcierto.cl/santiago-no-es-chile/2015/11/23/la-cruda-violencia-policial-contra-los-ninos-mapuche/

Balinekin zauritak, gas negar-eragileak botatzea, itaunketa ilegalak eskoletan egitea, bahiketak eta torturak ere; hauek dira ume Mapucheak pairatzen dutena Carabineroen aldetik eta zenbait erakundek salatzen ari direna.

Greta di Girolamok idatzia

 

nic3b1o-mapuche

Mijael Carbonek zortzi urte besterik zituenean Carabineroek aiton-amonak atxilotuak zeramatelako patruila polizial baten atzetik etsita korrika joan zen, eurekin bizi zen Temucuicui komunitatean. Bi persona hauek, Mijaelen aiton-amonak, lur itzultzeen alde ari ziren borrokan, gatazka indarrean dago oraindik.

Egun horretan Mijael, Carabineroek inolako azalpenik eman gabe, etxera bakarrik bueltatu behar izan zen komunitateko kideak iritsi bitartean eta zer pasatu zen azaldu zioten arte ez zuer ezer ulertzen. Gertakaria atzo gertatu balitz legez oroitzen du; horrek Alianza Territorial Mapuche (ATM) erakundearen buru izatea inspiratu zuen.

ATMek Nazio Mapucheen eskubideen alde borrokan dihardu, baina umeen eskubideen alde arduratzen da batik bat, Mijaelek jasandako egoerak sahiesteko eta gertatuz gero umeak laguntzeko. “Une honetan ume Mapucheak jasatzen duten egoera antzekoa bizi izan nuen, posibilitate bako egoera, eskubide barik, nagusikeria, lurraldearen txikitzea. Makina bat egoera non ume Mapuche bat ez den modu hoberenean hezten”, dio Mijael Carbonek, gaur 27 urterekin.

Egungo egoera ez da bera txikia zenaren hain desberdina. Presentzia militarrik lurraldean ez dagoen arren, buruari ikustea tokatu zaion zerbait, indarkeri poliziala adingabeko Mapucheen aurka egon badagoela ukaezina da.Lurren aldarrikapenen testuinguruan, ume batzuk poliziaren basakeria zuzenean pairatu dute, Carabineroek beraien familia zelan atxilotu eta kolpatu dituzten ikusiz. “Polizia komunitatera indarrez sartzen denean agresibitate maila harrigarria da, Carabineroen irudiak mutil koskorrak kolpatzen edota ama bat kolpatzen umea besoetan duelarik gutxitan lortu ditugu. Etxea gas negar-egilez beterik egotea eta lasterka kanpora irten beharra egotea itotzen zarelako edo aita perdigoiez beterik eta odoletan dagoela ikusteak asko hunkitzen ditu umeak baita edozein persona nagusi ere”, dio Mijael Carbonek.

Egoera hau salatzeko asmoz, orain dela bi aste ATMk, Centro por la Justicia y el Derecho Internacional-ek (Cejil) eta Fundación Apoyo a la Niñez y sus Derechos-ek (Anide) Washingtonen aurkezpena egin zuten Giza Eskubideen Erakunde Internazioanalean eta bertan 73 umeren kontrako eginiko akzio polizialen bortizkeriak erakutsi zuten, denak ume eta nerabe Mapucheak. Aurkezpenean bertan, Mijael Carbone, Manuela Royo eta Juliana Bravo abokatuekin batera bideo latz bat erakutsi zuten (beherago ikusgai dago); irudietan umeak odoleztatuak agertzen dira, hanketan balinen tiroen ondorioz zauriak ikus daitezke baita ubeldurak ere.

Bideo:Pulof Ediatorial

Aurkezpen berean Juliana Bravok esku hartu zuen, Cejil-en abokatua, bera komentatutako arazoari segimentua egiteko batzordeari egin zitzaion eskaeraren parte izan zen. “Biztanleri ahula da, ez bakarrik umeak direlako, indigenak direlako baizik. Baldintza bi hauek nahasten dira, populazio klase hauetan estatuak betekizun batzuk ditu umeen eskubideak babesteko eta ez du egiten”, adierazten du Bravok erakundeak Argentinan duen egoitzatik eldesconcierto.cl-rekin izandako elkarrizketan.

Gertakariak ez dira berriak, 2011an mota honetako kasuengatik hiru erakundek demanda bat aurkeztu zuten Txileren aurka Corte Interamericana de Derechos Humanos-en. Une hartan Infancia y Juventud de Chile GKE-ak adingabeko Mapucheen kontra gas negar-eragilea botatzea, galdeketa ilegalak eskoletan egitea, bahiketak eta torturen presentzia salatu zuen. Estatu Txilenoak demandaren ondorioz Lege Antiterrorista umeei ez ezartzeko konpromisoa hartu zuen.

Egoera aldiz ez da asko hobetu. Instituto Nacional de Derechos Humanos-ek babes eskeko errekurtsoak jarri dituen arren. 2012an erakundeak Carabineros de Chile salatu zuen 4 adingabekori perdigoiekin tiro egiteagatik Collipulliko Hospitalean komunero batzuei lesioak egiaztatzen ari zitzaien bitartean. 2014ean poliziak autobus eskolar bati bidea moztu zion euren ibilgailu blindatuekin, gertakizuna ahaldunen artean nahigabe ikaragarria sortu zuen eta horrek gas negar-eragileen erabilera ekarri zuen 11 ume zuarituz. Urte berean, utzarazte bat dela eta, hamar urteko neskato bat eta 12 urteko mutiko bat “prozedura polizia grabatu zuten, grabaketan ikusi ahal da Carabineroek umeengana izandako indarkeriazko tratuak, lurrera botatzera behartzen eta aipatutako tresnak ematera. Baldintza horietan umeak eskuburdinatuak izan ziren eta forgoira eraman zituzten” INDH-ren dokumentuak adierazten duenez.

Instituzioaren urteko txostenean, 2015ko hasieran argitaratua, irakur daiteke: “eskubideen urraketak –partikularki Mapuche ume eta nerabeetan- Carabineroen gehiegizko indarraren erabileragatik urtean zehar mantendu egin da INDH-k agindutako patroiari kasurik egin gabe. INDH-k bere kezka Comité de los Derechos del Niño-ri adierazi zion. Komiteak dokumentu bat atera zuen eta bertan ondorengoa aditzera eman zuen: “Komitea oso kezkatuta dago desberdintasun egoeragatik, diskriminazazioagatik eta ume indegenen aurka egiten den indarkeriagatik, bereziki Mapuche haurrengan”.

Juliana Bravok (Cejil) azaltzen duenez, “zirkunstantzia honen aurrean esan ume Mapucheekiko diskriminazioa existitzen dela. Gure buruari egiten genion galdera bat zen zer gertatuko litzateke Txilen, gizartean,komunikabideetan, Santiagoko eskola batean polizia gas negar-eragilearekin sartuko balitz Txileko eskoletan ume Mapucheekin pasatzen den bezala. Ezin dezakegu esan gertatzen dena Mapucheak direlako pasatzen dela, baina zentzu honetan ebaluaketa sakon bat egiten bada egon badagoela esan ahal da”.

Eldesconcierto.cl-k Karabineroei gertakariei buruz galdetutakoan, erantzuna emateko denbora behar zutela argudiatu zuten. Gobernuari dagokionez, Estela Ortizek, Haurren Batzordeko Zuzendaria, esan zuenez “Barne Ministerioarekin akordio batera iritsi gara neurrigabeko indarra erabiltzen denean eta Carabinero bat zigortua lotzen denean segituan bajan emateko, hilabete gutzxi arte hau ez zen gertatzen. Horretaz aparte, aditu indigenekin lan-mahai bat eduki dugu. Egoera larriak daude non erantzule egin behar garen”.

Amorruarekin hazi

“Zeuen gurasoen urratsak jarraitzen badituzue, guztiak hilko zaituztegu”, bederatzi urteko ume bat Carabinero baten ahotik entzun zuena.

Mota honetako mehatxuak, Mijael Carboneren arabera, eguneroko ogia da. “Mapucheak gurasoen alboan hezten gara, horregatik zer egiten duten, zer esaten duten eta zer gertatzen den ikusten hazten gara. Txikia nintzenean ahalik eta lasterren koskortu egin nahi nuen ni eta nire ingurukoak defendatu ahal izateko. Egungo umeak polizien indarrez sartzeak ikusten hazten dira, Carabineroen aldetik inolako argibiderik eman gabe, hortaz amorruz beterik hazitako haurtzaro Mapuche bat dago eta ez dugu gura umeak gorroto honekin haztea”, ATM-ko buruak adierazten du.

Bere bederatzi urteko alabari ere hainbat indarrez sartze bizitzea tokatu zaio baita erasoak gas negar-eragileekin eskolan zegoen bitartean ere.  Bera alaba bezala, badaude beste zenbait ume mesfidantza diotenak uniforme berdedunak janzten dituztenei. Hau ekiditzeko erakundea pintura tailerrak, pailazoak, kontu kontalariak, mapudungun klaseak eta beste aktibitate batzuk burutzen ari da adingabekoak haurtzaroaz gozatu ahal izateko eta txipa aldatu ahal izateko. “Haurtzaroa izan dezaten nahi dugu, guk izan ez dugun haurtzaroa. Gu horrekin hazi gara eta ez dugu nahi gure umeak arazo berberarekin hazten jarraitzea. Eurak babesteko koskortu gara eta gauza bera gerta ez dadin ekiditeko. Hau aldatzea nahi dugu”, dio Mijael Carbonek.

Bere ikuspuntutik aldaketa gauzatzea ez da erreza, Txileko Estatua eta Nazio Mapuchea gatazka konpondu ezean ume eta nerabe indijenen eskubideen urratzea segituko du: “Estatuak komunitateekin zuzeneko hizketa egiten ez duen bitartean eta komunitateen eskaerei kasurik egiten ez dien bitartean, eskubideak, ez umeena bakarrik, pertsonena baizik, Mapuche lurretan urratuko dira”.

Anuncios

Los comentarios están cerrados.