Petrolio-gatazkaren ondorioz eginiko epaiketarengatik, Justiziak Relmu Ñamku errugabe dela erabaki du.

Publicado: 7 noviembre 2015 en Argentina, Europa, Euskal Herria (País Vasco), Euskera, Puel Mapu

Traducción del castellano al Euskera, idioma de Euskal Herria (País Vasco) por Jonatan Pallacan

Fuente: http://www.mapuexpress.org/?p=6053

“Akusatua errugabea da”. Zinpekoen epaimahaiko presidenteak bere epaian Relmu Ñamkuri buruz adierazitakoa, Homizidio-ahalegin bat burutzea leporatua izan eta gero. Akusatua erabakia entzun orduko bere laguna, Martin Velazquez Maliqueo, estu besarkatu zuen; bera erruztatuen aulkian egon eta gero errugabe aurkitu zuen epaimahaiak ere. Mauricio Rain “ez errudun” suertatu zen. Relmuk, kalean jada, ondorengoa baieztatu zuen: “Gaur inoiz baino gehiago gure lurraldeko metro bakoitza defendatuko dugu. Argentinan borrokan eta antolakuntzan dirauten  herri originarioen garaipena da”.

Argazkia: Camila Parodi – Marcha

Darío Arandak idatzia

Winkul Newen komunitateak hamarkada bat baino gehiagoz pairatu du petrolio konpainien okupazioa bere lurraldean. Zenbait erresistentzia akzio burutu ondoren, komunitateak aterarazte ugari sufritu ditu, gauean zehar egindako inspekzio ilegalak eta euren espazio kulturalen eta artzaintza lekuen militarizazio konstantea.

“3 urte baino gehiago Relmu eta Winkul Newen komunitatea kausa penal bidez mehatxatuak izan dira, oinarririk ez duela gaur agerian lotu da ordea. Epaiketan zehar nabarmendu dugunez, Gisa Eskubideen defendatzaileei –indigena buruzagiak barne- mehatxu egiteko edota ikaratzeko kausa penalak erabili dira. Horrek jatorrizko herrien gisa eskubideak urratzen du”, Mariela Belskik adierazi zuen, Argentinako Amnisitia Internacionaleko Zuzendari Exekutiboak.

Relmu Ñamku errugabe

Audientzien zortzigarren egunean epaileak zinpeko epaimahaiarekin (12 guztira, 6 Mapucheak) ia bi orduz berba egin zuen. 48 ordu zeuden “errudun” edo “errugabe” adierazteko. Hurrengo egunean 14:30etan, epaimahaia epaiketa gelara sartu eta “ez errudun” topatu zutela esan zuen. Epaimahaiko presidenteak Rain errugabea zela adierazi zuen.

Martin Maliqueok epaileari mintzatzeko aukera eskatu zion eta honakoa esan zuen: “Mapuche Herriarentzat egun historikoa da. Argi gelditu da errugabeak garela eta pairatzen ditugun injustiaziak…”. Maliqueok Gonzalo Taboada epaileari hitz batzuk bota zizkion: “Barkamena eskatu behar diozu Mapuche Herriari (epaileak isiltzeko eskatzen zion bitartean). Zuk hiru urtez gure kontra ibili zara frogarik gabe”.

Taboada fiskalak altxatu eta epaiketa gelatik irten egin zen.

Mapucheak euren familiekin eta Nora Cortiñasekin (Madre de Plaza de Mayo Linea Fundadora) besarkatu egin ziren. Gela barruan ¿Marichiweu! ¡Marichiweu! (hamar bider garaile) entzun zen.

Relmu Ñamkuk justizia egin zela adierazi zuen: “Lehenengo momentutik petrolio konpainiak eta Botere Judiziala elkarren eskutik zihoazela esan genuen”. Begietan malkoak zituela, jatorrizko herriei lanean jarraitzeari animatu zituen.

Anuncios

Los comentarios están cerrados.